MUSIKA

Kontzertu “bereziak”, BBK Live jaialdiaren eskutik

Asteburu honetan egingo den BBK Live jaialdian, hainbat kontzertu ondu ditu Bilboko kaleetan barrena, Bereziak izenburupean. Hala, gaur aipatutako Bilboko Koralaren emanaldiaz gain, pop eta rock kontzertu ugari izango dira.

Bihar, esaterako, Smoke Idols taldeak joko du Kale Nagusian, 13:00etatik aurrera. 19:30ean, halaber, Laura Cantrell eta Gacela Thompson arituko dira, BBK Aretoan. Ostegunean, gainera, kontzertu sorpresa bat izango da Kale Nagusian, 13:00etan.

Ostiralean hiru emanaldi izango dira: 12:00etan, The London Souls, La Ribera lokalean; 13:00etan, Guadalupe Plata, Arriaga Antzokiaren plazan; eta, amaitzeko, 14:00etan, Capsula, Albia Lorategietan.

Larunbatean ere, bi kontzertu entzun eta ikusteko aukera izango da: 13:00etan, Los Punsetes, Albian eta 14:00etan, Nudozurdo, Arriaga inguruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button