ARTEA

“Mapamunditarrak” Nafarroako kultur programak gorputzaren mugimendua aztertuko du

Iruñeko, Uharteko eta Atarrabiako hainbat kultur gune hartuko ditu Mapamunditarrak kultur programak, urriaren 24ra bitartean. Aurten gorputzaren mugimenduari eskainita izango da, eta Mugimendua sortzen duen mugimendu bat izenburupean abiatuko da.

Ekimenak sei erakusketa, hiru ekintza, zinema ziklo bat, lantegi irekiak eta ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-proposamen bat barne biltzen ditu.
Mapamunditarrak 2021 ekimenak “artista multzo bat gonbidatu du, pertsona anonimoen keinuak biltzeko, edo keinuak egiteko, sentitu eta pentsatzeko proposamen gisara. Hartara, erakusketak, perfomanceak, proiekzioak edo lantegiak eginez, ibilbide bat osatu dute bertatik behatu eta ekiteko”.

Abian dira argazkigintza, zinema, marrazkigintza, eskultura edo ekintzari lotutako erakusketak Iruñeko Ziudadelan: The Anonymous Project, Itsaso Iribarren & Germán de la Riva, Marianne Mispelaëre eta María Kourkouta. Eta erakusketa horiek osatzeko, honako beste hauek ere programatu dira: Florencia Rojasen Ibai berberetan, Atarrabiako pilategian; META-colectivo taldearen Compost-ables Uharte zentroan; eta Fernando Renesen Vestibulum NUPeko El Sario eraikinean.

Zinema ziklo bat ere abian jarriko da urriaren 7an, eta hiru ostegunez jarraian hiru film eta film labur bat proiektatuko dira Iturramako Civivoxean, 19:30etik aurrera.

Informazio guztia eskuragarri dago www.mapamundistas.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button