MUSIKA

Akauzaztek disko berria aurkeztuko du Mikrofilm jaialdian

Plentzian egin ohi den “noir” generoko film laburren inguruko Mikrofilm Short Festival jaialdiak, Akauzazte talde gipuzkoarra ekarriko du Bilboko Kafe Antzokira, ekainaren 9an. Azkoitiarrekin batera, Egon Soda taldeak joko du, Mikrofilm Music Fest IV izenburupean.

Akauzaztek Etzazuaka izenburuko lan berria ekarriko du besapean. Grabazio horretan 2011 eta 2014 urteetan, Azkoitiko Mataidexen, jasotako 15 pieza bilduko ditu. Doinuok binilozko LP bikoitzean argitaratuko ditu Herrialde Katalanetako Magia Roja diskoetxeak. Diskoaren behin betiko nahasketak Xabier Erkiziak egin ditu.
Akauzazte, egun, bost lagunek osatzen dute, tartean, bi bateria-jotzaile.

Gipuzkoarrekin batera, Egon Soda banda katalana izango da. Laukoteak, AEBetako sustraietatik edaten duen pop-rock taldea da. Ricky Falkner, Xavi Molero, Pablo Garrido eta Ferran Pontón musikariek osatzen dute taldea, eta El hambre, el enfado y la respuesta da euren lan berriena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button