MUSIKA

Udazkenari begirako kontzertuak, Donostian

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k uda osteko sasoiari begira sei kontzertu biziki interesgarriak programatu dituzte. Ikusgarriak Antzoki Zaharrean, Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian egingo dira urrian eta azaroan.

Honakok dira atondu diren kontzertuak: Ceská Písen eta Donosti Ereskiaren eskutik, Donostia-Pilsen, kulturen arteko elkargunea (Antzoki Zaharrean, urriaren 5ean); 150th Birthday of Erik Satie (Victoria Eugenia Clubean, urriaren 24an); Mariachi Vargas de Tecalitlán eta Donostiako Orfeoiaren arteko ikuskizuna (Kursaal Auditorioan, azaroaren 5ean); Michael Nyman Band (Kursaal Auditorioan, azaroaren 13an); The Ridge, Sarah Neufeld (Victoria Eugenia Clubean, azaroaren 15ean); eta azkenik, Spark of life, Marcin Wasilewski Trio (Victoria Eugenia Clubean, azaroaren 17an).

Donostia Kulturaren webgunean artisten gaineko datu guztiak eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button