Nontzeberri

“Nafarroako Artista Gazteen Topaketak” XXVI. lehiaketa

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez, gazteei laguntzen dihardu, beren sormena bultzatuz eta kezka artistikoak eta sortzaileak dituzten gazteen lanak ezagutzera emanez.

Topaketa hauen helburua, gazteen artea bultzatzea, bai eta kultura-jardueren bidez parte-hartzea areagotzea ere. Artista gazteen sormen-lanak izango dira kultura-jarduera horien protagonistak.

Hala, 14 urtetik 30era bitarteko gazte nafarrek aurkeztu ahalko dituzte beren lanak, modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezko sormena, literatur generoak eta moda.

Izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da, eta diziplina guztietan emango den saria 6000 eurotakoa izango da, modu honetan, lanaren zabalkundea bermatuko da, edota artistaren formaziorako bideratu ahalko da.

Informazio guztia hemen duzue.

Exit mobile version