LITERATURA

Aitor Zuberogoitiak “Surf” liburua aurkeztu du

Euskarazko XI. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketan Aitor Zuberogoitia idazle bizkaitarra garaile suertatu zen Surf (Alberdania) izeneko lanarekin. Atzo liburua aurkeztu zuen hedabideen aurrean.
Berak adierazi bezala “bizitzaren erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da” lan hau.

Bitakora koaderno bat balitz bezala, Surf lanak, idazleak egindako bidea jasotzen du, “oso momentu berezian idatzita dago, gertakizun pertsonal ugari tartean zeuden”. Eta hala, Zuberogoitiak bere bidaia pertsonal honen kronika transkribatzen du. Testua, gai handiak alde batera uzteak eta gai txikiagoetan aritzeak ematen duen atseginaz dago idatzita. Lanean, gorago aipaturiko azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere badago eta egungo mundu globalizatuari ere erreparatzen dio.

Aitor Zuberogoitiak (Etxebarria, 1972) Informazioaren Zientziak ikasi zituen EHUn. Unibertsitateko irakaslea da eta kazetari gisa aritu izan da lanean zenbait argitalpenetan, Euskaldunon Egunkarian eta Argia eta Aizu! aldizkarietan, eta baita Bilbo Hiria Irratia katean ere.
Orain arte bederatzi liburu argitaratu ditu eta hauez gain, taldekako beste zazpi liburutan ere hartu du parte. Bere ikerketa alor nagusiak, euskarazko komunikabideen bilakaera eta ikasleen eta irakasleen alfabetatze digitala eta informazionala dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button