MUSIKA

“365 Jazz Bilbao”, edota jazzik onena

Bilbao 700-III Millenium Fundazioak abiatu du 365 Jazz Bilbao zikloa. Lehenengo kontzertua otsailaren 15ean izango da, Guggenheim Bilbao Museoan, 20:00etan, Erik Truffaz tronpeta-jolearen laukotearekin. Nazioarteko jazzeko izen handiko musikariek joko dute ondorengo egunetan, horien artean, Jason Moran, Maria João & Mario Laginha, Rabih Abou Khalil eta Pee Wee Ellis daude.

Programak publiko guztiarengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu, hala, jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietarainoko adierazpenak entzungo dira, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, musika klasikoa, rocka, blusa, eta hip hop.
Zikloak lau urteko ibilbidea du eta, denbora horretan, publikoaren fideltasuna eta hiriko kultura eta aisialdi programen baitan sendotzea lortu du.

2012ko edizioa otsailetik ekainera bitarteko kartelarekin abiatuko da, izen garrantzitsuz betea: Erik Truffaz tronpeta-jolea (otsailaren 15ean), Texasko Jason Moran pianista eta konpositorea (martxoaren 15ean), Maria João abeslariak eta Mario Laginha pianistak osaturiko bikotea (apirilaren 20an), Rabih Abou Khalil konpositore libanoarra (maiatzaren 24an) eta Pee Wee Ellis saxofonista (ekainaren 16an).

Bilboko hainbat hoteletan eszenatokia jarriko da asteburuetako gauetan jazz musika entzun hala izateko., baina kasu honetan bertoko taldeak arituko dira.

Hala, martxoaren 2an eta 3an, Albert Vila Quartet (Silken Indautxu Hotela), martxoaren 23an eta 24an, Bob Sands Quartet (Silken Gran Hotel Domine Hotela), apirilaren 6an eta 7an, ¡ZAS! hirukotea (Silken Gran Hotel Domine Hotela), maiatzaren 18an eta 19an, Javier Alzola Power Band (Hesperia Bilbao Hotela) eta ekainaren 8an eta 9an, Melsax (Silken Gran Hotel Domine) arituko dira.

Informazio osorako webgunea hauxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button