IKUS-ENTZUN

“Laburbira” zirkuituak film laburrak aurkezteko epea zabaldu du

Otsailaren 4ra arte bidali ahal izango dira film laburrak Laburbira ekimenera. Edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du.

Lanak euskaraz izango dira, 2019tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak. Lan guztiak jaso ostean, otsailaren 4tik eta 11ra bitartean antolakuntzak aukeraketa bat egingo du. Aukeraketa egitean zenbait irizpide izango dira kontuan: publiko guztientzako lanak izatea; sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantentzea; sortzaileen lurraldetasun eta generoa; eta genero ikuspegia, bai eta euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak ere.

Bidutako lan horiek izango dira XVIII. edizioko Laburbira osatuko duten lanak eta herriz herri ibiliko direnak. Emanaldietan, zuzendariek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute publikoaren aurrean.

Iazko edizioan 27 ikus-entzuneko jaso ziren arren, azkenean 9 film labur aukeratu ziren: Gau Beltza, Urak dakarrena (Marilyn), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea).

Informazio osoa Irudienean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button