Bergarak Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostraren XI. edizioa hartuko urriaren 18tik 21era bitarte.
Hala, urriaren 18an Kataluniako Guillem Alba konpainiak Trau ikuskizuna taularatuko du Zabalotegi Aretoan. Umorezkoa lana da, oso bisuala eta komediatik poetikara salto egiten du, absurduaren antzerkigintza baztertu barik.
Urriaren 19an, Roberto White argentinarrak Criaturas Particulares antzeztuko du. Zazpi istorioekin osaturiko formatu txikiko espektakulua da eta mimoa eta objektuen antzerkigintza uztartzen ditu.
Biharamunean, urriak 20, Campania Pelmanec talde katalanak Diagnostico Hamlet aurkeztuko du. Max izeneko obraren protagonista Shakespeare-ren bizitzan eta obran murgilduko da.
Zabalotegiko egitaraua Portugaleko La Fontana konpainiak eskainiko duen Prometeu ikuskizun multimediarekin amaituko da. Antzerki, musika eta ikus-entzunezko elementuak nahasten ditu eta Indonesian itzalekin egin ohi den Wayang Kulit antzerkigintza tradizionalean du jatorri.
Bestalde, Pikupe gune alternatiboan Merce Gost artistaren Sota minims lana ikusi ahalko da 18an, 19an eta 20an. Gaztetxean, halaber, El Tenderete-k Titireska aurkeztuko du.
Munibe eta San Martin plazatan, bestalde, kaleko hiru ikuskizun izango dira: Ymediometro andaluziarren SIE7E; Iñaki San Martinen H, O2TOPOZ, eta Markeliñeren Zoomzoom.
Egitarauarekin loturiko xehetasun guztiak Bergarako Udalaren webgunean jasotzen dira.
