BERTSOTAN

Eskolarteko txapelak Maddi Agirrerentzat Araban eta Beñat Astizentzat Nafarroan

Eskolarteko Bertsolari Txapelketak baditu bere saridunak. Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan jokatu zen eta bertan Maddi Agirre izan zen garaile. Bere ondoan Irati Martinez, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte aritu ziren.
Iurretan ekainaren 18an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketara Arabako ordezkari gisa Maddi Agirre eta Danel Herrarte joango dira.

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea) batu ziren. Beñat Astizek bildu zituen puntu gehien, eta bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Eki Mateorenak, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button