ARTEA

“Ertibil” erakusketa ibiltaria, Sestaon

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil erakusketa ibiltariaren 34. edizioa Rekalde aretoan izan da oraintsura arte. Gaurtik aurrera Sestaon izango da ikusgai, eta gero, Durango, Lekeitio, Santurtzi, Gernika, Arrigorriaga, Derio, Ermua, Igorre  eta Elorrion egongo da.

Hiru artista, Amaia Gracia Azqueta, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi suertatu dira aurtengo edizioaren irabazle, baina 109 artista izan dira parte hartu dutenak. Horietatik guztietatik, Daniel Castillejo Alonso, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Abigail Lazcoz Sáez eta Ane Rodríguez Armendarizek osatu duten epaimahaiak 20 piezak hautatu ditu Ertibil erakusketa ibiltariaren XXXIV. ediziorako.

Aipaturiko hiru sarituen lanez gain, honako artistek ere parte harto dute aurtengo Ertibilen: Carlos Alza, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz, Leonardo Burge Badiola, Urtzi Canto, Marion Cruza Le Bihan, Arantxa Escondrillas, , Iñigo Garatu, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Jone Loizaga, Uxue Lopez Iruretagoyena, Gemma Martin, Edurne Martinez, Estela Miguel, Damaris Pan, Karla Tobar Abarca eta Diego Vivanco.

Ertibil erakusketa ibiltariaren bidez Bizkaiko talentu berrien sormena erakutsi nahi zaio gizarteari, bai eta aukeratutako artisten lanak zabaldu, eta horiei balioa eman ere. Ekitaldiko irabazleek 5.000 €-ko laguntza jasoko dute lehen sariagatik, 4.000 € bigarrenagatik eta 3.000 €  hirugarrenagatik; hautatu diren gainerako artistek 2.000 €-ko saria jasoko dute

Artisten eta euren obren gaineko xehetasunak, Rekalde Aretoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button