BERTSOTAN

Ikasturte honetako Kabigorriko azken bertso-gaua

Irungo bertsoaren bilguneak hiru urtez jarraian antolatu ditu bertso-gauak Kabigorrin, eta datorren ostegunekoa (ekainaren 2an, 19:30ean), ikasturte honetako azkena izango da, eta horrexegatik, berezia.
Antolakuntza elkarlanean burutu izan dute Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoarekin batera, “eskurik esku, eta inguruko bertsolarien borondate onari esker, bistan da, prest egon izan baitira afari-truke kantura etortzeko. Hala ere, Kabigorrira kantura etorri diren bertsolari zahar zein gazteek, guztiek azpimarratu dute zeinen plaza ederra, erosoa eta esker onekoa den Kabigorrikoa; hori, inongo zalantzarik gabe, ez da Irunabarren meritua, saio oro bildu zareten entzuleena baizik; ostegunero nahiz tarteka hurbiltzen zareten guztiona. Mila esker”.

Azken bertso-gau honetara etortzeko deia egin dute, izan ere, bertsolari piloa bilduko dira:  Joxe Juan Oiarzabal Gurdiya, Egoitz Zelaia, Abel Zabala, Alaia Martin, Haritz Casabal, Arkaitz Oiarzabal Xamoa, Patxi Castillo, Julen Zelaieta, Gotzon Aizpiolea, Beñat Gaztelumendi, Maialen Akizu, Andoni Zelaia, Xabier Isasi, Aitor Errazkin, Exteban Martiarena, Iñigo Ugarte eta Urko Casado.

Bertsolari hauek guztiak gobernatzeaz Oinatz Mitxelena eta Eneko Sanchez arduratuko dira. Bertso jarriak, aldiz, Txingudiko Bertso Eskolako bertso-tailerreko lagunen eskutik izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button