ARTEA

"Luna" artistak bere azken artelanak paratu ditu Getxon

Luna-k Getxon abiatu duen erakusketan azken hiru urteetan egin dituen askotariko lanak biltzen dira. Hala, teknika, estilo eta errepresentazio mota ezberdinak erabili ditu mota askotako lanak gauzatzeko, hala nola, oleo pinturak, marrazkiak, argazkia, arte digitala, eskultura edo oihalean eginiko lanak.

Alabaina, estilo eta mota ezberdinetako lan guzti hauek badute ildo komun bat: guztiak potretak dira, "nire lan plastiko eta bisualaren zati handi baten objektua", dio Luna-k.

"Identitate eta lurralde ezberdinak esploratzen ditut komikiaren lengoaia, pop kultura eta artearen historia mailegatuz", azaldu du artistak.

Existitzen den zerbait hartzen du oinarritzat bere lanak, "sortu dudan guztiak bere jatorria dauka: esperientzia pertsonalak, hedabideak, eta liburu, aldizkari, internet, musika eta abarretik harturiko irudiak, finean, nire bizitza propiotik ateratako egoerak dira".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button