LITERATURA

Ahots aniztasuna Bilbaopoesiaren ekimenean

Bilbaopoesiaren XI. edizioa antolatu da urriaren 14tik 24ra bitartean, nahiz eta klausura eguna urriaren 30ean izango da, Miguel Hernandez poetari omenaldia egingo baitzaio Versos Presos-Para la Libertad poesia-ikuskizunarekin, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango da Bilbaopoesiaren irekiera jardunaldiaren protagonista, urriaren 14an. EHUko literatura katedradun den Jon Kortazar idazleak Arestiren poesiari buruz hitz egingo du, eta Juan Kruz Gurrutxagak Arestiren poesia batzuk irakurriko ditu. Ekitaldia euskaraz izango da, 19:30ean.

Poesia errezitaldiak ostiralean, urriaren 15ean, hasiko dira, 19:30ean protagonista handiekin: Juan Carlos Mestre (Poesia Sari Nazionala 2009an) eta Jorge Riechman.
Hurrengo egunean Edorta Jimenez idazleak gidatzen duen Haragizkoa ikuskizuna taularatuko da.
Urriaren 18a, Blas de Oteroren poesiari dedikaturiko eguna izango da. Urriaren 19ko saioak Hiru zaurirekin heldu zen izena izango du. Bizkaiko Arte Elkartearen eskutik Miguel Hernandez poetari omenaldia egingo zaio. Campos Eliseos antzokian, urriaren 30ean, 20:00etan, eskainiko den Versos Presos-Para la Libertad poesia ikuskizunak poeta handiaren obra hartu du ahotan.

Urriaren 20an, emakumeek hartuko dute hitza. Mercedes Roffé argentinarra eta Valerie Mejer mexikarra eta Miren Agur Meabe lekeitiarra izango dira protagonistak.
Jose Fernandez de la Sota eta Pablo Gonzalez de Langarika poetek egingo duten Odolaren distirak saioak hartuko du hurrengo eguna.
Beste begirada batzuk ekimena, ostera, poeta gazteei eskainita egongo da, ahots berriei, hain zuzen ere. Elena Medel, Angel Erro, Isabel Cadenas, Hasier Larretxea eta beste ahots gazte batzuek hartuko dute parte.
Andres Neuman eta Kirmen Uribek Topaketak izeneko jardunaldietan izango dira urriaren 23an. Hauen ostean, Debut poetikoa errezitaldia egingo du Lucia Camon poeta madrildarrak.

Igandean, urriaren 24an, Umeen VIII. Poesia Lehiaketako Sariak banatuko dira eta 19:30ean, Bilborock aretoak Versos de Fuga y Fuego. Poemas Enajenados izeneko poesia-musika ikuskizuna jasoko du, Galatea talde beteranoaren eskutik.

Poemetako bertsoak airean ibiliko dira egun horietan Bilboko hainbat tokitan, eta zer esanik ez, Bidebarrietako Liburutegian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu