BESTELAKOAK

“Euskal Herriko Historia Ilustratua”

Euskal Herriko Historia Ilustratua izeneko lana kalean da Joseba Asiron (historialaria) eta Martintxo Altzueta (ilustratzailea) bikotearen eskutik.

“Nolakoa izan zen gure arbasoen bizitza gordeleku paleolitikoetan eta leizetako hartzaren aurkako haien borroka? Zein zen ezagutu den lehenengo gudari euskaldunaren itxura? Nolakoak izan ziren baskoien lehen herrixkak, Longar trikuharriaren sarraskia, erromatarrekin lehen hartu-emana edota La Hoya hiribilduaren suntsiketa? Euskal Herrian aurkitu diren aztarnetan oinarritutako ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa”.

Joseba Asiron (Iruñea, 1962) Artearen Historian lizentziatu zen Zaragozako unibertsitatean. Nafarroako unibertsitatean egin zuen doktoretza, Nafarroako Erdi Aroko dorretxeei buruzko tesi batekin. Hainbat lan kaleratu ditu, bakarrik edo elkarlanean, besteak beste, Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) komikia.

Martin Altzuetak (Iruñea, 1972) hainbat komunikabidetan kaleratu ditu olio-pinturak, hala nola, Nabarra eta La voz de la merindad aldizkarietan eta Berrian eta Egunkarian. Horietan guztietan kritika sozial eta politikoa eta umore grafikoa landu ditu, batetik bestera saltoka. 2008an Joseba Asiron ezagutu zuen, eta elkarrekin Amaiurko gaztelua berreraiki zuten marrazki bidez, eta Amayur. Los últimos nabarros (Txalaparta, 2008) liburuan argitaratu.

Liburua honela hasten da: “Ikerketa on asko egin dituzte azken urteetan Euskal Herriaren historiaz, oro har; oso bereziki, Nafarroaren antzinako Pirinioetako erresumaz. Historialari belaunaldi berri oso batek harrika bota ditu historiografia ofizialak urte askoz atxiki dituen iruzurrak, eta bere lekuan ipini Pirinioetako erresuma zaharra; esan nahi baita erakutsi duela hura izan dela Euskal Herrian sekula izan den proiekturik arrakastatsuena eta haren medioz iraun nahi izan zutela euskaldunek herri gisa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button