
Gaur, abenduaren 4an, 20:00etan, Asier Altunaren Bertsolari dokumentala emango dute Bartzelonako Euskal Etxearen egoitzan.
Euskal Herriko Txapelketako irudiak eta Andoni Egaña bertsolaria eta ahozkotasunean aditua den pertsona batekin egindako elkarrizketak bildu eta atondu zituzten Bertsolari pelikularako. San Frantziskoko Euskal Etxean Andoni Egañak eskainitako bertso saioa ere jaso zen film horretan.
Diziplina artistiko inprobisatuari begiratua eskaini diote lan horretan, ez Euskal Herrikoari bakarrik, baizik eta mundu guztikoari. Euskal Herria ez baita ahozko inprobisazioan aritzen den bakarra. Horrela, bertsoaren mundua ezagutzen ez dutenek unibertso horretara gerturatzeko aukera izango dute eta, bide batez, Euskal Herriko kulturan hain errotua dagoen tradizioa ezagutzekoa.
Hemen duzue muntaiaren zati ikusgarria.



