IKUS-ENTZUN

Ahanzturaren aurkako bidaia

Oier Aranzabal, David Pallarès eta Ritxi Lizartza zuzendariek sortu zuten Apaiz kartzela (Maluta films) pieza zinematografikoa. Gaur, urtarrilaren 27an, Villabona.dok zikloaren baitan dokumental hori pantailaratuko dute, Gurea zinean, 19:30ean hasita.

Sekula kontatu ez den historia da: Francisco Francok eta Vatikanoak Konkordatua adostu zuten eta, horren eraginez, 1968an Zamorako Konkordatu Kartzela sortu zuten, diktaduraren errepresioaren aurka jardun zuten apaizak zigortzeko.

Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik.
Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia.
Ahanzturaren aurkako bidaia.

Datozen asteetan Usurbil, Ermua, Astigarraga, eta Mutrikun ere pantailaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button