BERTSOTAN

Ahalduntze Bertso-Eskolan izena emateko epea zabalik

Emakumezkoei zuzendutako bertso ikastaroa antolatu du Bertsozale Elkarteak.  Emakumeak bertsolaritzan duten geroz eta presentzia handiagoaz jabeturik , laugarren urtez antolatuko da Ahalduntze bertso-Eskola, eta bertan, emakumeek bertsolari bezala aurrera egiteko lagungarri zaien arloak landuko dira plaza aurrean dituzten ezaugarri orokorrak kontutan hartuta.

Ikastaroa urritik ekainera bitarte izango da hilabeteko hirugarren larunbatetan, Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonako Kale Nagusiko 70.zenbakian duen Subijana etxean, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.

Urriaren 20an izango da lehen eskola eta  ekainaren 15ean azkena. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko Irailaren 21era bitarte. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emate ordena errespetatuko da erreserbak egiterakoan. Horretarako umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi behar da.

Informazio gehiagorako:  https://www.bertsozale.eus/eu/fitxategiak/ahalduntze-bertso-eskola-programa-2018-2019

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button