
Bertso Eskola Feministak urriaren 21ean hasiko du bere bederatzigarren ikasturtea eta datorren urteko ekainean amaituko da. Irailaren 29a baino lehenago eman behar da izena.
Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00).
Bi talde sortuko dira: bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da, eta bestea berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira.
Xehetasunak: Ahalduntze Bertso Eskola Feminista