
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26. edizioaren deialdia zabaldu du. Ohikoa denez, taldeak hiru ataletan lehiatuko dira: Pop-Rock, Metal eta Elektronika & Beste Joera Batzuk. Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.
Sariak ondokoak izango dira: 20.000 euro baino gehiago eskudiruan; kontzertuak Bilbon (Aste Nagusian eta Bilborock aretoan), baita beste jaialdi batzuetan ere (Azkena Rock Festival); edo musika tresnak irabazleentzat, besteak beste.
Taldeko kide guztien adina 1980ko urtarrilaren 1etik 1997ko abenduaren 31ra bitartekoa izan beharko da. Bi disko baino gehiagoko kontratu diskografikoa duten taldeak ezin izango dira aurkeztu, ezta aurreko edizioetako irabazleak izan direnak ere. Azkenik, aurkeztutako kantuak, originalak beharko dute izan.
Oinarriei buruzko xehetasun guztiak: concursovilladebilbao.com.