ARTEA

Chema Madoz artistaren erakusketa, Gasteizen

Gauzen Natura izenburua darama Gasteizen abian den Chema Madoz artistaren erakusketak. Amarika aretoan bisitatu ahal duzue irailera bitartean.

Oliva Maria Rubio erakusketaren komisarioak erakusketa horren gaineko xehetasunak honela eman ditu: “Ohiko sailkapenetatik at, Chema Madozek naturaren arauak iraultzen ditu, bere irudimena alderrai ibiltzen utzita. Bere fantasia hedatzen du, eta animalia, landare eta mineral erreinuak elkartuta erreinu propio bat sortzen du, non hostoak, adarrak, hodeiak, zurak, landareak, loreak, harriak … eraldatzen dituen eta ustekabeko konbinazioak eskaini.
Chema Madozek atsegin handiz nahasten du errealitatea; izan ere, itxura sendoa eta aldaezina izan arren, aldaketa txiki batek inguratzen gaituenaren hauskortasunaz jabearaz gaitzake. Urteetan zehar, objektuetan egindako aldaketa horiek beste errealitate batzuk ikusarazi dizkigute, gure ezagutza zabaldu dute, eta haien mekanismoak identifikatzean edo sumatzean irribarrea sorrarazi digute; izan ere, berak dioen bezala, “manipulazio oro ikuslearen begien bistan dago”. Horregatik, hasieran haren irudiak arrotzak egiten zaizkigu, baina ezagunak eta erraz identiikatzeko modukoak, gure begirada irudietan gelditu eta haien jolasak, keinuak, konbinazioak eta alterazioak aurkitzen ditugunean. (…)
Mirariak egiten dituen azti baten antzera, Chema Madozek gauzen eta inguratzen gaituen errealitatearen ezagutza sakonago batera zabaltzen du gure gogoa, konplexuago bihurtuz, zabalduz eta sakonduz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button