ESZENA

Agian tentel hutsak gara

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Sorkuntza Koreografikoaren deialdian aukeratutako proiektu anitzentzat laguntza eta sorkuntza testuinguru programa bat da. Bai urtean zehar garatzen diren ekintzetan eta bai jardunaldietan dantza komunitatearen topaketa ematen da, eta bere bueltan praktiken hausnarketa eta aintzatespena sortzen da. 2019ko Dantzan Bilakaren jardunaldiak Donostiako Tabakaleran izan ziren urriaren 4, 5 eta 6ean, eta testuinguru horretan abiatu zen Koldo Arosteguiren proposamena: Bobo.

Baina zer da Bobo? “Espazio intimo batetik, haurren linbotik, nire gainean mugitzen diren muga aleatorio guzti horiei begira nago, harrituta, normaltasuna normaltasun ezetik bereizten saiatuz. Besteen begiradak eta gizartearen inertziak presa sartzen didate, mugak normaltasunaren aldean kokatuko nauen lekura korrika joan nadin. Hala ere, ez daukat batere argi hor egon nahi dudan. Ez daukat argi linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen baina nik lagun ditudan elementu horiek guztiak utzi nahi ditudan. Beldurra ematen du esateak, baina agian, baboa izan nahi dut, agian tentel hutsa naiz eta hobetu nago horrela. Inguruan dabilkidan zarata itzaliko dut, astiro ibiltzen hasiko naiz. Oinak erretzen bazaizkit ere, hor geratuko naiz. Dena asmatuko dut, baietz esango diot neure buruari, behin eta berriro. Gerturatzen diren guztiak zalantzaz beteko ditut, tentelak garen ala ez bereizteko aukerarik ematen ez digun epidemia izango banintz legez”.

Koldo Arosteguik aurkeztuko du pieza hori urtarrilaren 25ean, Getxoko Utopian espazioan, 20:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button