
Nuevo Catecismo Catolico (NCC) Donostiako punk-rock banda ezagunak bi kontzertu egingo ditu hil honetan. Ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian izango da, Mondo Sonoro argitalpenaren Festa Demoskopikoaren baitan. Otsailaren 13an, berriz, Donostiako Mogambo aretoan izango da.
Ostiraleko kontzertuan, donostiarrekin batera, bi talde bizkaitar izango dira: Paniks (garaje-punk, laster, EP berria plazaratuko dute) eta Los Cosméticos (garaje-punk, La Hora del Primateko taldekideen egitasmo berria). Kontzertuen ostean, DJk izango dira: Gruvs eta Les Alsborregach.
Mogamboko kontzertuaren harira, otsailaren 13an egingo dena, NCCrekin batera, beste hiru taldek joko dute: Lie Detectors (Donostia, Estatuko garage-rock eszena irauli duen taldea), Nueva Autoridad Democrática (Madrid, punk-rock) eta Doctor Doom (Frantzia, hard-rock eta stoner).