
Madrildik pasatu ondoren, Pabellón 6ra helduko da asteburu honetan, K-Producciones eta Tanttaka Teatroaren ekoizpena den El nadador de aguas abiertas obra ederra. Urriaren 5ean eta 6an antzeztuko da areto horretan.
“Nilo aktore kaskarra da, eta jadanik ez diote lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiralean murgildu da. Walrus, familiako trauma bat ezkutatzen duen igerilari adituari esker, berrogeita zortzi urterekin Nilok igeri egiten ikasiko du, eta bide horretan, bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du.
Obra hori Adam Martin Skiltonen sorkuntza da, Maria Goiricelaya da egokitzapenaren arduraduna eta Fernando Bernúes zuzendaritzaz arduratu da. Markos Marin eta Adolfo Fernandez dira istorio polit honetako protagonistak.
“Antzezlana opari narratibo bat da, aukera eszeniko eta eszenografiko desberdinekin jolasten duen pieza, non ikusleak pertsonaiekin identifikatuta sentituko diren. Fernando Velazquezek sortutako soinu-banda ere nabarmendu behar da”.
Ikuskizunak 2024 Max Saritarako (ikuskizun onena, zuzendaritza, egokitzapena, eszenografia diseinua, argiztapen diseinua eta interpretazioa) sei hautagaitza izan zituen.