BESTELAKOAK

Adimen artifizialaren eta kulturaren arteko harremanaz

BAI/NOT proiektua adimen artifizialaren eta kulturaren arteko harremana eta teknologiak kultur politikariei, eragileei eta sortzaileei eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak ikertzen ditu. Urtarrilaren 20an, irakaskuntza-jardunaldi bat egingo da kulturaren eta adimen artifizialaren arteko loturaz Bilboko As Fabriken.

Egun horretan hitzordu bikoitza izango da As Fabrik zentroan (Mondragon Unibertsitateak zuzentzen du zentro hura eta industria 4.0 delakoari eta ekonomia digitalari eskainita dago): onlinean goizez eta aurrez aurre arratsaldez.
Goizez, makinek sortzen duten arteaz eta adimen artifizialaren erabilera masiboaz berba egiteko, bai eta horien joerez eta arriskuez ere. Honako adituek hartuko dute parte: Tere Badia kultura-politiketako, sare-teoriako, berrikuntzako eta arteetako aditua; Joana Moll artista eta makinen alfabetatzeari, Interneten materialtasunari, zaintzari, profil sozialen eta interfazeen analisiari buruzko ikertzailea; eta Simon Colton adimen artifizialeko ikertzaileak, sormen konputazionalaren azterketan espezializatua.

Arratsaldea honakoak bilduko dira: Marta Peirano kazetaria eta dibulgatzaile aitzindaria teknologiaren, arte digitalaren, software librearen eta kulturaren arloetan; Jorge Navarro Biznaga punk-taldearen kanta-idazlea eta konposatzailea; eta Aintzane Larrabeiti Kulturaren Euskal Behatokiaren ordezkaria. María Ptqk adituak gidatuko du mahaingurua.

BAI/NOT proiektu irekia da, kulturari aplikatutako teknologiari buruzko ezagutza ikertu eta hedatzen duena. Cultumetria kultura-politiken inpaktu sozialean eta ekonomian espezializatutako aholkularitza-enpresak eta Doos Colectivo artistikoak sortu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button