LITERATURA

Bizenta Mogelen figura ezagutzeko aukera, Markina-Xemeingo “Ondarea, Emakumeen Emaria” jardunaldietan

Bizenta Mogelen figura ezagutzera emango da Markina-Xemeinen aurten antolatu duten Ondarearen Europar Jardunaldien harira.

Bizenta Antonia Mogel Elgezabalek (Azkoitia 1782-Bilbo 1854), leku berezia betetzen du euskal literaturan, bera izan baitzen alegiak euskarara ekarri zituen lehenengo idazlea. Gainera, euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen eta emakumea izateagatik, azalpenak eman behar izan zituen garai hartako gizartearen sinesmenei eta arauei aurre eginez. Oso gazte umezurtz geratuta, Markina-Xemeinera joan zen bizitzera bere osaba Juan Antonio Mogel apaizaren etxera. Osaba apaizak irakatsi zion euskaraz, gazteleraz eta latinez irakurtzen eta idazten, eta 22 urterekin, Ipuin Onak  (1804) bere lanik garrantzitsuena idatzi zuen, Esoporen berrogeita hamar alegiaren itzulpena.

Ondarea, Emakumeen Emaria izenburuaz hartara, Bizenta Moguelen figura garrantzitsua baina aldi berean ezezaguna duguna ezagutu eta hutsune hori betetzeko asmoz, ondorengo egitaraua antolatu da Markina-Xemenien larunbatean, urriaren 20an, egun osoko egitarauarekin.

Goiz partean, Bizenta Mogel Ezagutzen izenburupean, hitzaldiak ondu dira udaletxeko pleno aretoan, 10:30etik aurrera. Ordu horretan udal ordezkaritzak emango dio egun osoko egitarauari hasiera eta ondoren, 10:45eaik -11:30era, Emakumeak eta Literatura XIX. mendean izenburupean,  Josune Muñoz, emakumeek sortutako kultura eta literatura ikertzaile eta dibulgatzea izango da hizlari. Muñozek, estatuko, Europako eta munduko  Bizentaren garaiko beste emakume idazle batzuk ere ekarriko ditu gogora.

Atsedenaldiaren ondoren, Mogeldarrak. Bizenta Mogel eta bere ‘Gabon Cantac’ goiburupean jardungo da Xabier Altzibar Euskaltzaina, 11:50etatik Aurrera.

Musikari tartetxoa egingo diote, Tarine udal musika eskolako umeen eskutik, Bizentaren Gabon kanta batzuk interpretatuz. Eta 13:00etatik bazkalordura,  Bizentaren Ipuin Onac, Alegiak eta Alegilariak gaia ardatz hartuta, Xabier Kaltzakorta Euskaltzailak emango duen hitzaldiarekin itxiko dute  goizeko Saioa. Moderatzaile lanetan, Yolanda Arrieta idazlea arituko da.

Arratsaldeko saioan, Andre argi baten ikurrak hitzaldi-tailerra ondu dute Uhagon Kulturgunean, Yolanda Arrietak gidatuta. “Bizenta Mogelen figura ezagutzeko beste era bat izango da, hurbila eta dinamikoa, literatur eta jolas ukituekin”, antolatzaileen esanetan. Tailerrean parte hartzeko hala, aurrez izena eman behar da  946166303 edota  kulturgunea@uhagon.com postara idatziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button