ARTEA

Adimen artifiziala tresna artistiko gisa

Iruñeko Kondestable Civivoxean, martxoaren 19ra arte, Luis Martorell marrazkilari eta ilustratzaile nafarrak Komikia, marrazketa, ilustrazioa, 2022 – 1972 erakusketa paratu du.

Gizarte-mugimenduekin oso lotuta egon den artista horren lanetan adierazpen-tekniken etengabeko gainditze bat dago, gaur egun adimen artifiziala tresna artistiko gisa erabiltzea barne.

Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Luis Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirako erakusketa horrek. Aurkezten diren lehen lanak oraingo aldi honetakoak dira, 2004 eta 2005 artean bururatu ahala eginiko zirriborro minimalistak abiapuntu hartuta 2022an egindakoak.
Makinak, adimen artifizialeko algoritmoek, hobetu egin dituzte, testu-mezuen bidez obran zer aldaketa egin behar ziren behin eta berriz azalduta, lortu nahi zen emaitza lortu arte. Ondorengo lanetan 3D Software Librearen (SL) erabilera antzeman daiteke. Milurtekoaren hasieran, emaitza harrigarriak ahalbidetu zituen ehunduretan, koloreetan eta tonalitateetan, eskuz egindako zirriborroak edo ordenagailuan bertan prestatutakoak abiapuntu hartuta.

Hemen duzue artista horren erakusketaren harira kaleratu zen katalogoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button