ESZENA

ADEL23 arte eszenikoen topaketak

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, sei irakasleren tailerrak prestatu dituzte.
Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta antolatzaileek esaten duten moduan “laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaudete”.

Aurten irakasle jardungo dutenak honako hauek dituzue: Itziar Manero, Nondik hasi sortzen  izeneko ikastaroa emango duena, Oier Zuñiga, Desastrearen kutxa izeneko ikastaroa emango duena; Ane Sagüés, Narzizsta narkotikoak ikastaroaren arduraduna; Iñaki Rikarte, Maskarak ikastaroaz arduratuko dena;  Myriam Perez Cazabon Ez bat eta ez bi, baizik eta HIRU(3) ikastaroaren irakaslea; eta Ander Lipus Mekanika eta poetika ikastaroa egingo duena.

Informazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button