ESZENA

ACT jaialdiaren lehen proposamenak

ACT jaialdia gaur abiatuko da. Ekainaren 2ra bitartean, ACT jaialdian abangoardiako artista berritzaileak sustatzeaz aparte, nazioarteko programatzaileak biltzen diren feria ere bilakatuko da, eta honek aukera ematen die datozen taldeei mugak zabaltzeko. Aurten Belgika, Bulgaria, Hungaria, Korea, Erresuma Batua eta Katalunia, Aragoi, Madril eta Euskal Herriko taldeak batuko dira aipaturiko zentroetan. Lau egunez mundu osoko 17 eszena lan labur taularatuko dira.

Gaurko zitan, ACT jaialdiak kapitalismoaren itzalak eta 92ko Bartzelona bisitatuko ditu, Bon Joviren musikal bat taularatu eta dantzaren bitartez mina, eskandalua edota maskarak aztertuko ditu. Barakaldo Antzokian, performance bat eta testu antzerkia musikalarekin nahasten duen lana ikusi ahalko da. Kafe Antzokian berriz, bi antzezlan eta dantza lan bat. Lehen obra Barakaldon WRECK-List of extinct species izenekoa da. Ostean, We’ve got each other ikusteko aukera egongo da.
Beste aldetik, Bilboko Kafe Antzokian, Projecte 92, Liov eta Palma piezak egingo dituzte.

Jaialdiaren egitarauan duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button