ESZENA

ACT jaialdian izena emateko epea zabalik da

ACT Jaialdiaren 12. edizioa abian da; hala, dantza eta antzerkiko lan laburren proposamenak jasotzeko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Ekimena 2015. urteko ekainaren 2tik 6ra bitarte egingo da, Bilbon.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “ACT sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa da. ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du,aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma da”.

Bada, edizio berrian ere dantza eta antzerkiko sortzaile berrien lan laburrak izango dira protagonistak. Bertan, parte hartu nahi dutenek ekimenaren webgunean aurkituko dute informazio guztia.

“Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko ditugu Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button