ESZENA

Marie de Jongh konpainiaren “Amour” antzezlana berriz ikusgai

Abenduaren 28, 29 eta 30ean, Marie de Jongh konpainiaren Amour izeneko antzezlana ikusi ahalko da Bilboko BBK aretoan. Antzezlanak FETEN 2016 saria eta MAX 017 saria jaso zituen, eta gainera, 2018an, Arte Eszenikoen Sari Nazionala eskuratu zuen Marie de Jongh taldeak.

Bilboko Marie de Jongh konpainiaren sorkuntza da Amour, 2015eko abenduan Arriaga Antzokian estreinatu zutena. Ordutik, bira oso luzea egin du hainbat herrialdetan. Pieza hori ez da umeentzako pieza, edo bai, konpainiak dioen moduan: “Helduei zuzendutako haurren antzerkia, eta haurrei zuzendutako helduen antzerkia”.
Lanak “ezberdinen artean topo egiteko eta aurreiritziak alde batera uzteko gonbita egiten du. Elkar maitatzearen eta elkarrekin haserretzeari buruz hitz egiten du eta, denboraren joanak bi sentimendu horietan duen eraginaz. Ikuskizuna bereziki bisuala eta poetikoa da. Hitzik gabe kontatzen denez, mezua unibertsal bilakatzen da, eta emozioetara iristen da”.

Zazpi urteko etenik gabeko biran, Amour antzezlanaren 220 emanaldi egin ditu taldeak, bai Estatuan, bai eta Portugal, Frantzia, eta Kolonbian ere. Gainera, aipatu dugun bezala, saririk ospetsuenak jaso ditu.

Marie de Jonghek tratatzen dituen gai sakonek (animalien aurkako tratu txarrak, adinekoak baztertzea, maitasun homosexuala…) ziurtatzen dute haren konpromiso soziala. Hala, familiek emozioak zein hausnarketak elkarrekin partekatu ahal izatea sustatzen du. Amour antzezlanaren kasuan, aniztasunaren defentsa amorratua egiten dute.

Egile eta zuzendaria Jokin Oregi da, eta aktoreak Jokin Oregi, Ana Meabe, Anduriña Zurutuza, Javi Renobales eta Ana Martinez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button