IKUS-ENTZUN

“Acordes y Desacuerdos” filma Iruñeko Kondestablen, Woody Allenen zikloan

Aurrera doan Woody Allen zuzendari amerikarrari eskainitako zinema zikloa Iruñean eta biharko ere programatuta dago beste film interesgarri bat: Acordes y Desacuerdos (1999). Hitzordua Iruñeko Kondestableko aretoan,  19:30ean.

Zikloa, Iruñeko Udalaren eta BilbaoArte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan programatu da eta horren bidez, beste hainbat ziklo ere egingo dira.

Abenduaren 28ra bitartean, zortzi film emango dituzte guztira. Batzuk dagoeneko emanak dira dagoeneko: Balas Sobre Broadway (1994); Poderosa Afrodita (Mighty Aphrodite, 1995); , Todos Dicen I Love You (1996); Desmontando A Harry (1997); edota Celebrity (1998) filmak, hain zuzen

Datozen egunetan, biharkoa ez ezik, beste  bi film ere emango dira zikloaren baitan: abenduaren 21ean, Granujas De Medio Pelo (2000); eta abenduaren 28an, azkenik, La Maldición del Escorpión de Jade (2001). Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Biharko Acordes y Desacuerdos  filmean, honakoa duzue haria:  Emmet Ray jazzeko jeinua da, Django Reinhardt ospetsuarekin obsesionatuta bizi den gitarrajole maisua, alegia. Hala ere, oholtzatik jaitsi orduko harroputz, zakar, emakumezale eta zurrutari bihurtzen da. Badakienez talentuzko musikaria dela, bere bizitza lizunak, arazoetan sartzeko duen erraztasunak eta konprometitzeko ezgaitasunak gailur profesionala eta sentimentala eskuratzea galarazten dizkiote. Egun batean Emmet-ek Hattie ezagutzen du, neska mutua, berarekin irteten hasten dena.

Zikloaren informazio osoa ikusteko, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button