ARTEA

Abstrakzio narratiboak

Dorleta Ortiz de Elguea artistak Kuadro habitatuak izeneko erakusketa paratu du Gasteizko Montehemoso Kulturunean, pinturarekin hiru hamarkadatan izan duen harremana erakusteko. Azaroaren 10era arte izango da ikusgai.

Artistaren hitzetan, “Koadro hauetan abstrakzio narratiboak bizi dira, ez soilik zentzu formalean, eta haien figurazio anbiguoak betiere esanahi semantikoak bilatzen dituen gure adimen otzanduak bere irudimen transformatzailea erabiliz deskodifikatzen eta ezagutzen dituen forma horiek gogorarazten dizkio koadroei hurbiltzen zaien ikusleari, eta bertan bizi dira, halaber, gozamenak etagaitzak, gehiegikeriak eta hutsuneak, kemena, berotasuna edo etsipena,harridura eta adimenaren fantasmagoria kartsuak. Biztanle horiek guztiek mihisearen gaina eta bertan duten lekua konkistatua dute sortu dituen adimenaren kontzientearen eta inkontzientearen arteko eztabaida bizien eta halabeharrezko borrokaldien ondoren”.

Dorleta Ortiz de Elgueak Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan ikasi zuen arren, pintore gisa izan duen prestakuntza batez ere autodidakta izan da. Era berean, familiako estudioan, artistaz eta obraz inguratuta, izandako esperientzia ezinbestekoa izan zen bere garapenean. Hainbat erakusketa egin ditu, banaka zein taldean, hiri askotan: Gasteiz, Bilbo, Madril, Bukarest eta San Frantziskon,…
Orain gutxi Betagarri Liburuak argitaletxearen eskutik, Estampas y palabras liburua kaleratu du lurraldeko 21 artista garaikideren profila ezagutzera emanez.

Dorleta Ortiz de Elguearen eskutik bisita gidatuak izango dira urriaren 11an eta azaroaren 8an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button