ESZENA

“About Kazuo Ohno”, butoh dantza Azkuna Zentroan

Bihar, Bilboko Azkuna Zentroan, Takao Kawaguchik About Kazuo Ohno izeneko butoh estiloko dantza eskainiko du, 20:00etatik aurrera.

Duela hogeita hamar urte, Japonen  dantza garaikide berri bat sortu zen. Abangoardiako estetikaren barruan jaio zen, ekialde eta mendebaldearen arteko muga lauso batean, materia eta arimaren artean, ametsa eta errealitatearen artean: Butoh edota Ilunpetako dantza. Korronte artistiko bultzatzaile handiak Tatsumi Hijikata eta Kazuo Ohno izan ziren. Horiek markaturik zeuden esteriotipoak apurtzen hasi ziren.

Azkuna Zentroaren arabera, “About Kazuo Ohno lanean, Kazuo Ohnoren dantza den bezala kopiatzen saiatzen da Takao Kawaguchi; norbere interpretazio oro alde batera utzi, eta jatorrizko formak eta figurak ahalik eta berdinen proiektatzen saiatzen da. Jatorrizko bertsiora zenbat eta gehiago gerturatu, orduan eta argiagoa da bi bertsioen arteko arrakala, txikia bezain saihestezina, arrakala hori txikitzeko ahalegin handiak egin arren. Performance honen paradoxa beste bat da, ordea; izan ere, distantzia txiki horrek kopiatzen duenaren ezaugarri oso desberdinak nabarmentzen ditu. Kopiatzea originala da”.

Ikusleak Kazuo Ohno irudikatzen du Kawaguchiren gorputzaren bidez, Ohnoren hamaika irudik eta artistak estetika berezi eta ikusgarri baten bidez, bat egiten duten bitartean. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button