ARTEA

Abigail Lazkoz artistak “Lan bertikalak” izeneko erakusketa paratu du

Abigail Lazkoz artistak “Sobre los trabajos verticales: el qué, el dónde, el arriba y el abajo” izeneko erakusketa paratu du, Bilboko Marzana galerian.

Neurobiologiako doktore Margaret Stratford Livingstoneren aburuz pintura bat begiratzen dugunean bi forma ikusten ditugu: zuri-beltzezko fotokopia bat, eta beste bat, kolorezkoa.  Gure burmuinak bi informazio horiek separaturik izaten ditu. Gure ikusmen-sistemaren alde daltonikoak “non” deskubritzen du, eta koloreak “zer” aldea. Hortaz informazio horren bidez objektuak zer diren jakin ahal izaten dugu.

Ikertzaile horrek pentsatu zuen interesgarria litzatekeela bi fluxu horiek bateratzea eta kanal bakar batekin informazio bidaltzea. Irudiek kolore ezberdinak izango dituzte, baina balio tonal berbera, hots, kalitate handiko fotokopia batean aterata izan balira bezala.

Orain, Abigail Lazkoz artistak hausnartu egin nahi du bereizketa formal edo konzeptualari buruz, zuria eta beltza eta kolorea barneratuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button