MUSIKA

Diana Krall, Jamie Cullum edo Neneh Cherry, Donostiako Heineken Jazzaldian

Heineken Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitartean garatuko da eta bere 54. edizioko programaren barruan Diana Krall, Jamie Cullum, Neneh Cherry, Joshua Redman, Maria Schneider eta Donny McCaslin izango dira.

Heineken jaialdiak artista guztien gaineko zertzeladak luzatu dizkigu: Diana Krall artista aparta da hala pianista nola abeslari modura. Agertokian erakusten duen dotoreziak, beti gustu onez aukeratu ohi duen errepertorioak eta haren kalitate ukaezinak azken bi hamarraldiotako jazzeko ezinbesteko izen bihurtu dute. Oraingoan Joe Lovano dakar artista gonbidatu gisa.
Jamie Cullum-ek ez du aurkezpenik behar Donostian. Bisita-txartel miresgarria utzi zuen 2015ean, hiru emanaldi gogoangarri eskaini zituenean Heineken Jazzaldian: DJ modura, pianoko bakarlari gisa eta bere taldearen buruan.
Maria Schneider Ensemble Denada-rekin batera dakarren proiektu iradokitzailearekin estreinatuko da Heineken Jazzaldian.
Donny McCaslin-ek zur eta lur utzi zituen hainbat ikus-entzule 2017ko Heineken Jazzaldian eskaini zuen joaldi miragarrian. Donny McCaslin eta Maria Schneider aurretik ere elkarrekin lan eginak dira eta Jazzaldiko saio berean izango ditugu: lehenengoan McCaslin izango da protagonista bere boskotearen buruan eta bigarrenean Maria Schneider-ek zuzenduko du Ensemble Denada.
Neneh Cherry abeslariak ibilbide distiratsu bezain koloretsua darama orain arte, eta nazioarteko izar ukaezina bihurtu da Woman eta 7 Seconds abestiei esker.
Joshua Redman 90eko hamarraldian sortutako saxofonista karismatikoenen artean dago. Still Dreaming proiektua aurkeztera dator.

Laster iragarriko dira 54. Heineken Jazzaldiko programazioa osatuko duten artista gehiagoren izenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button