IKUS-ENTZUN

“A Good American” dokumentala pantailaratuko dute Elorrion

Egunotan, Al Qaeda erakunde terroristak 2011n New York hiriko World Trade Center-i egindako erasoaren 15. urteurrenaren harira, hedabideetan hainbat aldiz aipatu den A Good American (Friedrich Mose, 2015, Austria) dokumentala pantailaratuko dute Elorrioko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Gerra Hotzaren amaieran Segurtasun Agentziaren (NSA) talde bat zuzentzen zuen Bill Binney matematikariaren istorioa kontatzen du filmak: Binneyk Thin Thread zaintza programa iraultzaile bat sortu zuen. “Programa edozein seinale elektroniko atzeman, gaika bahetu eta pribatutasuna inbaditu barik emaitzak denbora errealean eskaintzeko gura zen”.

Sistema ezin hobea zen, baina merkeegia zenez, alboratu egin zuten;  irailaren 11ko Dorre Bikien kontrako erasoa baino hiru aste lehenago, hain justu.

“Binneyren programak World Trade Center txikitu zuen eraso terrorista saihestu eta gainera munduko gobernuei terrorismoaren kontrako ahaleginean benetan eraginkorrak izaten laguntzen eta beharrezkoak ez diren datuen pilaketa ere saihets zezakeen. Zein da babes-eskubidearen prezioa?”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button