
Gasteiztarren artean arte eta kulturarekiko interesa sustatzeko xedez 2006. urtean Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa jaio zen, eta hala, urtero, uztailean, Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuak pintura lehiaketa antolatzen du. Aurtengo gaia, Vitoria-Gasteiz. Hegoaldea izango da.
Hortaz, aire zabaleko pintura lehiaketak pinturarekiko zaletasuna eta sorkuntza sustatu nahi ditu, eta horretarako, 18 urte baino gehiago dituen edozeinek eman dezake izena, uztailaren 6tik 16ra bitartean.
Lehiaketa uztailaren 18an izango da, eta banatuko diren sariak honakoak: Lehenengo saria: 1.600 €; Bigarren saria: 1.400 €; eta hirugarren saria: 1.200 €. Saririk jaso ez duten Gasteizko egileentzako bi accesit ere izango dira, bakoitza 500 eurokoa.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.