MUSIKA

Kudai metal taldeak “VII” lana plazaratuko du urrian

Kudai banda gipuzkoar metalzaleak VII izenburuko bosgarren diskoa plazaratuko du datorren hilean. “Infernurako bidaiatzeko proposamena prestatu du laukoteak. Zazpi deabru ditu protagonista, eta horien inguruko istorioa kontatzen du kantu bakoitzak”, iragarri du Burdinbideak.

Diskoaren grabazio, nahasketa eta masterizazioa Espartzako Sonido XXI estudioetan egin dituzte, eta diskoa autogestioaren bidetik kaleratuko da. Gipuzkoarrek metal industriala jorratzen du, melodia eta giroak baztertu barik.

Taldea 2002an eratu zen, eta bi urte geroago, Hutsa (Oihuka) argitaratu zuten. Lehendabiziko lan horren atzetik, Arima Eroslea (2006), Shat Mat (2009) eta Harezko Dorreak (2013) etorri ziren.

Taldea, egun, ondoko musikariek osatzen dute: Bortx (gitarra eta programazioak), David (ahotsa), Urtzi (baxua) eta Unai (bateria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button