MUSIKA

Arriolako Jazz Blues Jaialdiaren 37. edizioa, Elorrion

Aurtengo Arriolako Jazz Blues Jaialdiaren 37. edizioak lau kontzertu bilduko ditu Elorrioko Arriola Antzokian. Betiko legez, jaialdiak kalitate handiko kontzertuak eskainiko ditu, “musika klasikoaren berrikuspenetik hasi eta blues-rock elektrikoeneraino doan ibilbide aberats baten bidez”. Emanaldi guztiak Arriolako Ateneoan izango dira, iluntzeko 20:00etan.

Lehen kontzertua azaroaren 13an izango da Botxo Boogies taldearen jazz proposamenarekin. Juan Crisostomo de Arriaga konpositore bilbotarra oinarri hartuta, laukotearen lana jazz, bolero, swing eta funk estiloan kokatzen da, musika klasikoaren eta inprobisazioaren arteko uztarketa berezia sortuz.
Asteburu honetako bigarren proposamena Austin Blues Band taldeak ekarriko du.

Datorren asteko asteburuan, Musikenen errotutako R.S. Basque Faktor boskoteak joko du. Azkenik, azaroaren 21ean, Eric Hansson Band suediarrak emango dio amaiera jaialdiari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button