
Rigor Mortis antzezlana ikusgai izango da gaur, hilak 30, Arriaga Antzokian, euskarazko emanaldi bakarrean, 19:30ean hasita.
Mireia Gabilondok zuzendutako eta Dorleta Urretabizkaia izkiriaturiko piezak heriotza eta familia arteko sekretuak haizatzen ditu. Dorleta Urretabizkaia, Garazi Urkola, Aizpea Goenaga eta Joseba Apaolaza arituko dira oholtza gainean.
Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik. Amonak ez du inork horrela ikustea nahi. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du Rigor Mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. Bitartean, alaba eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endreduzko komedian sartuko gaitu. Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.
Obrak daukan umorea, absurdua kasik, eta testuaren berezko ezaugarriak oso ondo eraman ditu zuzendariak oholtza gainera eszenaratzearen bitartez eta aktoreen laguntzaz.



