
Arte plastikoetan ahots berriak sustatzeko xedez Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura Departamentuak Menchu Gal beka sortu du. Beka berriak 25.000 euroko saria izango du.
Bekaren helburua da arte-sorkuntza bultzatzea eta arte plastikoen esparruan proiektu berriak garatzen laguntzea, eta horretarako 25.000 euro bideratuko dira, horrela “urtebetez arte-sorkuntzako proiektu original bat garatzeko aukera emango dio bekadunari”.
Askotariko diziplinetako artistak izan daitezke hautagai: margolariak, marrazkilariak, eskultoreak, zeramikariak nahiz grabatzaileak. Proiektuak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira, eta sormenez adierazteko gaitasuna, norberaren afirmazioa, genero-berdintasuna eta gisako balioak islatu beharko dituzte.
Menchu Gal bekaren deialdia bidean da eta urriaren erdialdean amaituko da proiektuak aurkezteko epea. Hautatuko diren proiektuak urtebeteko iraupena izango du, beka ematen denetik, eta obra 2027ko abenduaren 1a baino lehen amaitu beharko da.
Jakingarri guztiak hemen topatu ahal dituzue.



