MUSIKA

Durangoko Azokako Sormen Beka proposamenen zain

Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira. 15.000 euroko dirulaguntza izango du Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak abian jarritako bekak, aurten musika proiektu bati zuzenduta egongo dena.

Bekak euskarazko kultur sorkuntza sustatzea eta sortzaile berrien lana ezagutzera ematea du helburu. Deialdia 18 urtetik gorako sortzaile berriei zuzenduta dago. Sortzaile berriek banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute.
Aurkeztu beharreko proiektuak jatorrizko sormen-lanak izan beharko dira, eta ez dira adimen artifizialarekin sortutako lanak onartuko. Hitzak dituzten sormen-lanen kasuan, gainera, euskarazkoak izan beharko dute.

Hautatutako sortzaileak edo taldeak 15.000 euro jasoko ditu proiektua garatzeko, eta sormen lanaren emaitza 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko du.

Deialdiaren oinarriak eta informazio guztia Durangoko Azokako webgunean daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button