MUSIKA

Berumuga eta Usondoko kontzertuak, Bergaran

Bergarako Udalak udarako bi musika ziklo ditu abian: Berumuga eta Usondoko kontzertuak. “Bi egitasmoek askotariko estiloak eta kalitatezko proposamen musikalak ekarriko dituzte herrira, uztaila osoan zehar, aire libreko kulturgintza indartzeko helburuarekin”.

Musika beltza eta nazioarteko doinuak dakartzan Berumuga uztailaren 3an abiatu zen Koko-Jean & The Tonics taldearekin. Zikloak lau kontzertu ondu ditu uztaileko ostiraletan, 22:00etan. Uztailaren 10ean, Jackie Venson Estatu Batuetako artista nabarmenak kontzertua eskainiko du.
Uztailaren 17an, Soul, funk eta groove doinuak haizatzen dituen NF Soul Station banda arituko da. Eta uztailaren 24an bluesa ardatz duen proposamen m musikala ekarriko du Maria Carbonell Blues Mood taldeak.

Beste aldetik, Usondoko kontzertuak zikloak hiru emanaldi eskainiko ditu, guztiak 22:00etan. Ekainaren 27an, Txuma Murugarren aritu zen.
Bihar, hilak 9, soinu akustiko bizi eta festa girokoa eskaintzen duen Moonshine Wagon taldearen txanda izango da.  Azken kontzertua, uztailaren 18an izango da Bea Asurmendi kantariaren eskutik. Asteartea lehen diskoa aurkeztuko du, jazza, folka eta hainbat hizkuntzatako kantuak uztartzen dituen proposamen intimo eta garaikidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button