
Bihar bertan, hilak 7, Sanferminetako jaietako egitarauaren barruan bertsoak haizatuko dituzte.
Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Bittori Elizalde eta Sarai Robles Sanferminetako jaiei euskarazko hasiera ederra emango diote bertsotan. Bertso-saioa San Jose plazan izango da, 19:00etan. Uztailaren 9an, toki berean, Miren Artetxe, Xabat Illarregi, Mikel Lasarte eta Andoni Rekondo arituko dira bertsotan.
Uztailaren 11n, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egingo dute Saroia Idoate, Kattin Madariaga, Maddi Ane Txoperena, Araitz Bizkai eta Oihana Landak.
Eta 12an, Zaldiko-Maldikotik abiatuta, Sustrai Colinak eta Maddi Ane Txoperenak Nabarrikadak egingo dituzte.
Beste aldetik, Lesakako Sanferminak ere ospatuko dituzte, eta hor ere ez dira bertsoak faltako. Andoni Egaña, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiain arituko dira bihar, hilak 7, Lesakako plaza zaharrean, 19:00etan hasita.



