
Gaur, hilak 24, Hernaniko Gudarien Plazan, 23:00etan hasita, eta bertako San Juan jaien programazioaren barruan, Merina Gris eta EZEZEZ zuzenean ikusteko aukera egongo da.
EZEZEZ laukote bilbotarrak joan den urtean kaleraturiko Kabakriba disko berria ari dira zabaltzen toki orotan. EZEZEZ 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.
Horren ostean, Kabakriba kaleratu du taldeak, estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egiten ari dira eta oraindik aurretik hitzordu dezente dute. Azjewn egunotan berriz albiste izan dira Zaunk izeneko kanta eta bideoklip berria kaleratu dituelako taldeak. Kanta potentea, Zaunk!
Merina Grisek elektronika, punka eta hyperpopa nahasten ditu intentsitate emozional paregabearekin. Soinuak antsietatea eta malenkonia islatzen ditu etengabe aldatzen ari diren ahots eta ehundura elektronikoen bidez.
Adi! bi taldeak entzuteko aukera, gaur Hernanin.



