
Bilboko Udalak abian jarriko du Bilbao Metal Pop-Rock erakusketaren beste edizio bat Aste Nagusiko musika-programazioa sendotzeko xedez. Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 16ra arte.
Parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du. Erakusketak genero ugari onartuko ditu: metal, pop, rock, folk, rap, hip hop, elektronika… jazz-a izan ezik.
Aniztasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia duten taldeak eta euskarazko abestiak aurkezten dituztenak. Epaimahaiak 15 proposamen aukeratuko ditu, eta horiei Villasound 2026 lehiaketako Aste Nagusiaren Saria irabazten duen taldea gehituko zaie.
Hautatuko diren taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian. Kontzertu bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du (gehienez 50 minutu), eta gehienez bi bertsio edo moldaketa jo ahal izango dira saio bakoitzean.
Informazio guztia hemen duzue.



