MUSIKA

Euskal Metal Fest jaialdia, Donostian

Euskal Metal Fest, Euskal Herriko metal jaialdi zaharrenetako bat, asteburu honetan egingo da Donostiako Larratxon. Jaialdiak bere 15. urteurrena ospatuko du larunbatean.

Data borobila ospatzeko hiru talde potente gerturatuko dira. Lehena Alemaniako metal musikaren ikonoetako bat da eta Donostian izango da lehen aldiz: Iron Savior. Piet Sielck (ahotsa eta gitarra), Yenz Leonhardt (baxua), Joachim “Piesel” Küstner (gitarra), Patrick Klose (bateria) dira bertako taldekideak.

Horiekin batera, Paraiso Terrenal Valladolideko taldea igoko da oholtzara, Prisionero bigarren diskoa aurkeztera. Eta horiekin Tolosako Basati (Axipu (gitarra), Marcus (ahotsa), Gartzi (baxua), Sama (bateria)) arituko da Gaitz ilunen ordua bigarren diskoa ezagutzera emateko.

Egurre!

Show More

Related Articles

Back to top button