MUSIKA

Gure! jaialdia asteburu honetan, Erandion

Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko Bigarren Mailako ikasleek antolatu dute aste buru honetarako Gure! jaialdia, Erandion. Laugarren edizio honetan denetarik egongo da: musika, bakarrizketak, bertsoak, dantza, haur jolasak eta ikastaroak.

Kontzertuei erreparatuz gero, gaur izango da kontzertu nagusia, 20:00etatik aurrera, Udaletxe plazan, eta bertan, Frantxu LSB, Moises No Duerme, Belako eta Xsakara taldeek kontzertuak egingo dituzte. Ekitaldi horren aurretik emakume artisauen azoka, umeentzako jolasak, dantza erakustaldia, kalejira eta bakarrizketak egongo dira.

Larunbatean, Udaletxe plazan izango da musika eztanda, 20:00etatik aurrera, eta hor, Jamaikarra, Rosa Sparks, Mioksis eta Skabidean arituko dira. Aurreko egunean bezala,  kontzertuen aurretik kalejira, herri merkatua, euskal dantzak eta bertso potea antolatu dituzte.

Show More

Related Articles

Back to top button