ESZENA

Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa

Asko falta bada ere, Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa prest dago. Urriaren 17an antolatuko da aurten, Lemoan. Lehenengo edizioa, 2025ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, eta Danok musikarien kooperatibaren  antolakuntzarekin Durangon egin zen.

Hortaz, Bizkaiko Erromeria Eguna, musika eta dantza zaleen hitzordu garrantzitsua, Lemoak hartuko du. Adin eta gustu guztientzako askotariko ekintzak batuko dira urrian: kalejirak, hitzaldiak, tailerrak, berbenak, dantza plazak, fanfarreak, kantu jirak, gaueko gazte taldeen bertsio-taldeak…

Gogoan hartu, 2026an Durangaldetik Arratiara egingo du jauzi musika eta dantza zaleen hitzordu garrantzitsuak, eta Lemoak hartuko du Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa, urriaren 17an.

Show More

Related Articles

Back to top button